Askok pentsa dezakezuen bezala, ibilbidearen izena Trapagaranen ospatzen den MTB zikloturista martxa ezagunaren ondorio da. Oso garrantzitsua da jakitea izen bera izateak ez duela esan nahi ibilbide bera duenik; ez da horrela.

Pedales de Hierro martxa 8. ediziotik doa eta urtero MTB munduko 650 pertsona biltzen ditu, Euskadiko garrantzitsuenetako bat bihurtuz. Trapagako Udalaren laguntzari esker sortu da proiektu hau. Lasterketaren antolaketaz Aire Norte enpresa, Katalino Trapagaran BTT Kluba eta Trapagako Udala (Turismo eta Kirol Saila) arduratzen dira.

Azken edizioan, helduentzako eta haurrentzako jarduera-programa bat diseinatu da. Jarduera horien barruan bide-heziketako bat eta bizikletaren trebetasun-lanari buruzko beste bat aurkitzen ditugu. Era berean, ekitaldia amaitzean, ohi bezala, babarrun bazkari tradizionala egin zen. Inklusioa izan da jardueren oinarria edizio honetan.

Aurtengo kontzeptua inklusioa izan da; izan ere, Bizkaiko Down Sindrome Fundazioarekin lankidetza-hitzarmen bat sortu da, probaren eta haren antolaketaren hainbat ataletan elkarrekin lantzeko.

Pedales de Hierro azterketarekin amaitzeko, komentatu hiru ibilbide mota dituela:

  • XL: 60 kilometro eta 2600 metroko desnibel positiboa.
  • L: 51 kilometro eta 1900 metroko desnibel positiboa.
  • M: 35 kilometro eta 1200 metroko desnibel positiboa.
Pedales de Hierro

Ibilbideari gehiago helduz, Alirón Parkea Trapagarango ibilbide-sarea osatzen duten BTT bost ibilbideetako bat da. Inguruko meatzaritzaren historiari omenaldi argia egiten dio eta bertako hainbat leku ikoniko zeharkatuko ditugu: Los Pozos, Peñas Negraseko interpretazio zentroa, El Sauco, Cueva El Sauco, Caseta el Tojo eta Mina Dolores. Bestalde, inguruko meatze-kokalekuetatik ibiliko gara: Larreineta, Barrio Nuevo, Zugaztieta eta Lagorriga.

Gure ibilbide-sareko bi ibilbide konplexuenetako bat da hau. 49 kilometro gutxi gorabaherako luzeera du eta 1.600 metroko desnibel positiboa. Hori dela eta, beharrezkoa da egoera fisiko oso ona izatea garatu ahal izateko. Gainera, bizikletaren gaineko erabateko kontrola izan behar da, kontrol tekniko oso handia eskatzen baitu. Ibilbideak, gutxi gorabehera, 4 ordu eta 30 minutu irauten du.

Sarreraren hasieran esan dugun bezala, ibilbidea Pedales de Hierro deitzeak ez du esan nahi  BTT proba ospetsuaren ibilbide zehatza duenik. Gomendagarria da euri-garaian ez egitea, zorua biguna eta hezea eta lokatza kontzentratzen delako. Ibilbidea, sasiak dituzten bide estuetatik doa eta, beraz, jantzi lodiak erabiltzea gomendatzen dugu. Peñas Negraseko Interpretazio Zentroaren bidez ibilbide laburra egiteko aukera ez dugu gomendatzen, xarmaren zati handi bat galtzen baitu. Bizikletaren gaineko trebetasun tekniko handirik ez badugu, 26. kilometrotik aurrera ez aurreratzea gomendatzen dugu, ibilbidea zailtzen baita.

Gure ibilbide guztiak bezala, Trapagako udal-belodromotik jaiotzen da eta Larreinetako funikularra du mendialderako lotune bezala. Ondoren, Pirulirako igoera hasiko dugu pista tradizional baten bidez eta handik Larreienta eta Zugaztietara jaitsiko gara, putzuak zeharkatuz. Hori izango da herrigune batean egongo garen azken unea. Ondoren, hainbat pista eta bidezidor zeharkatuko ditugu, horiek trebetasun tekniko handia eskatzen dute. Gainera, bizikletatik jaitsi beharko dugu harrizko arku bitxi batetik igarotzeko, La Arenako bidegurutzeko pistetara iritsi arte. Zoru biguneko eta malda leuneko bideetan barrena, ibilbidearen punturik altuenera iritsiko gara: Ganeran eta Gasteran mendien arteko lepoa, eta bertatik ikuspegi ederrak izango ditugu. Jaitsiera artzaintzako lursail batean amaitzen da. Ibilbidea Loiolako Pantanotik eta Lagorrigako herrigunetik pasatzen da, Pirulira igotzen hasi aurretik. Trapagako jaitsiera igoerako ibilbidearen antzekoa da, baina tarte eta trialera oso dibertigarriak ditu.

Iradokizun gisa, esan behar dizuegu gomendagarria dela tija teleskopikoa eta neumatiko onak erabiltzea bidezidor batzuek trebetasun tekniko handia eskatzen dutelako. Bestetik, arropa lodiko jantziak erabiltzea ere gomendatzen dizuegu.