Gaur 20: 00etan irekiko dira BMX munizipalean eta E. Glez Ortuondo belodromoan gauzatuko diren txapelketa ikusgarri honen hirugarren edizioko izen-emateak, Trapagako Udaleko Turismo eta Kirol Sailak ekitaldia antolatzen du.

Aurreko edizioen formatuari eutsiz, Trapagako Pump Track Battles datorren irailaren 10ean itzuliko dira egutegira. Kronometroari aurre egin nahi dioten 7 urtetik gorako parte-hartzaileentzat diseinatutako txapelketa da. Gaur arratsaldean, 20:00etan, izen-emate plataformak pertsiana igoko du lehenengo erreserbak erregistratzen hasteko. Gehienez 100 biker parte hartu dezakete.

Izen-ematearen prezioa 3,5 €.

Informazio gehiago: https://rb.gy/scclkj