Asteburu mugitua izan dugu. Dakizuenez, irailaren 10ean, ikuskizun handi baten lekuko izan ginen: Pump Track Battles-ak. Zehazki zertan datzan ez dakienarentzat, hemen uzten dizuegu aurreko artikulua, bataila horiek zer diren eta ekitaldiaren planifikazioa azaltzen dizuegu. 

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi diegu txapelketako parte-hartzaile guztiei. Gainera, Yelco Romero (30,998) eta Maialen Arrizabalaga (41,173) zoriondu behar ditugu erregulartasunaren saria irabazi dutelako, BMX zirkuituaren (goizean disputatua) eta Pump Track-aren arteko batuketaren denborarik azkarrena lortzen duen parte-hartzaileari ematen zaion saria.

Hurrengo PDFan, goizean lehiatu zuten BMX zirkuituko kategorien araberako sailkapenak atxikitzen dizuegu. Trapagarango BMX zirkuituan lehiatu zuten eta lehen fase hau, kanporaketa fasea zen. Hauek izan ziren kategoriak: Infantil A, Infantil B, Sub 16, Masters eta Elite.  ClasificacionesBMXTrapaga2022.pdf (rs-sport.es)

Nahiz eta lehen fase hau, kanporaketa fasea izan, Trapagarango Belodromoan egindako  birarrantza fase bat egon zen, Pump Track-en bertan. Hementxe uzten dizuegu sailkapena. ClasificacionesRepescaPumpTrackTrapaga2022.pdf (rs-sport.es)

Azkenik, arratsaldean Pump Track Battles lehiaketa ospatu zen Trapagarango Belodromoan. Adrenalinaz eta dibertimenduz betetako lehiaketa izan zen eta dokumentu honetan, 2022ko Pump Track Battles-en azken sailkapena erantsi dizuegu.ClasificacionesPumpTrackTrapaga2022.pdf (rs-sport.es)

Zorionak irabazleei eta parte hartu duten guztiei.

Animatu zaitezte hurrengorako !

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.