2 ekitaldi helburu solidario 1-ekin

Irailaren 11 oso egun berezia izan zen Trapagaranentzat eta Labegane klubarentzat, Trailaren hirugarren edizioa eta Martxaren lehen edizioa ospatu baitzen helburu solidario batekin. Ekitaldiari eta bere sorkuntzari buruz gehiago jakiteko asmoz, Jose Angel atletismo klubeko bozeramailearekin hitz egiteko aukera izan dugu.

«Ideia hau 2020tik abiatzen da, Covid-aren eta horren ondorioz, bizi genuen guztiagatik». Klubeko bozeramaileak, motibazio-fokua pandemia izan zela baieztatzen digu eta horrelako ekimenak berraktibatzeko asmorekin sortu zen lehenengo Traila. Nahiz eta lehendik esperientzia izan horrelako ekimenak egiten, oraingoan desberdina zen.

Pandemiaren ondorioz, familia askok ekonomikoki oso gaizki pasatu zuten, eta horregatik, 2020ko irailean lehen Krono-Eskalada sortu zuten, gehien behar zuten Trapagarango familientzat dirua biltzeko asmoz. «Taldetan korritu ezin zen egoera ikusita, eta kirol-probarik ez zegoenez, pentsatu genuen irailerako ideia ona izango zela krono-eskalada bat banaka egitea, non 30 segunduko atleta bat ateratzen den».

2021ean Krono-Eskaladaren eredu indibidualarekin jarraitu bazuten ere, aurtengoa desberdina izan da pandemiaren bilakaera onari esker. “Hortik aurrera, hurrengo urtean krono-eskalada errepikatu genuen, eta aurten ere, egoerak hobera egin duela eta taldean egin daitekeela ikusita, Trail Trapagaran-Zugaztieta sortzea erabaki genuen, betiere elkartasunez

Ez dezagun Martxa ahaztu. Labegane klubak aurten lehenengo aldiz Trail aurreko Martxa bat antolatzea erabaki zuen, korrika egitera ohituta ez zegoen eta solidaritatezko kausa honen alde egin nahi zuen oro erakartzeko asmoz. Eta asmatu egin dute, dudarik gabe.

Guztira, martxa eta traila kontuan izanik, 220 pertsona inguru parte hartu dute eta klubetik espero zuten kopurua izan da. “Aurreko urteekin alderatuta, emakumeen zenbatekoa gora egin du eta 2030 euro bildu ziren Trail eta Martxa artean” Jose Angelek pozik kontatu digu lortutako zenbakiekin. Hala ere, bilketa irekita jarraitzen du, soberan zituzten kamisetak 10 eurotan saltzen ari baitira; beraz, 2.400 euro inguru bilduko dituztela suposatzen dute eta Paka Nuga ONG-ari bideratuko diote guztia, Burkina Faso-ko emakumeak eta umeak laguntzeko helburuarekin.

Azkenik, urriko irteera famatuaz hitz egin genuen. “Urriaren 16an ospatuko da, baina oraindik ez dakigu ibilbideaJose Angelek kontatzen digun moduan, hileko irteera maiatzean egin zuten lehen aldiz, eta oraingoan parte-hartzea are handiagoa izatea espero dute. Ingurua kolektiboki bisitatzea eta konpainian ibilbideaz gozatzea dute helburu.

Oso ekitaldi interesgarria dator urrian. Horren berri aurrerago emango dizuegu.

Zorionak talde!

Trail-aren argazki batzuk erakusten dizkizuegu:

Trail Trapagaran – Zugaztieta
Trail Trapagaran – Zugaztieta
Trail Trapagaran – Zugaztieta

Hurrengo Link-ean argazki gehiago ikusi ahal dituzue: Club Atletismo Labegane: TRAPAGARAN ZUGAZTIETA IGOERA, 2022 Iraialaren 11an.