Overview

Luzera handiko BTT ibilbidea, Alirón Parkearen mugetaraino doana.

Deskribapena eta interes guneak

Barakaldoko El Regato (Errekatxo) auzorantz joanda hasiko dugu bidea. Ibilbide honetan tunel batzuetatik igaroko garenez argia beharko dugu. El Regatora (Errekatxo) iritsita, bideak mendirantz egiten du eta desnibel handiak gaindituz hasiko gara igotzen. Lehengo norabidea berreskuratuko dugu Gaztaineta eta Saratxo auzoetara heltzen garenean. Pista zabal eta ongi trinkotu batek, Eretzaren magalaren ertzetik (eskualdeko mendirik garaiena) eramango gaitu, ikustegi moduko eremu batean sartu-irten bat egiteko une batez tracketik desbideratuko garen arte. Ondoren Pico la Cruzerako saihesbidea hartuko dugu, eta handik eskura daukagu Gasteran mendiaren gailurra (801 metro). La Arenako baso-pisten gurutzera iritsita itzulera luze bat hasiko dugu mendiaren hegoaldetik, El Sauco zeharkatuz. Inguru honetako lekurik ikusgarriena Urallaga kobazuloa da (Madalenaren kobazuloa), eta bide oso hautsi eta higatu batetik jaitsiko gara haraino. Kobazuloa ikusi ondoren, mendiaren erdiraino jaisten den bide bakarretik jarraituko dugu. Amaitzean, Zugaztietako hirigunera helduko gara eta, handik, funikularrarekiko paraleloan doazen pistetatik, Trapagaranera jaitsiko gara.

Eguraldia eta oharrak

Urte osoan egin daiteke bizikletaz. Gomendagarria da argia eramatea tunel luze bat zeharkatzeko eta Urallaga kobazuloan.

Estekak

Informazioa

  • Ibilbide mota BTT | Mountain Bike
  • Zailtasun teknikoa Ertaina
  • Zailtasun fisikoa Handia-Oso handia
  • Luzera Guztira: 60 Km
  • Desnibel positiboa Guztira: 1.920m
  • Gutxi gorabeherako denbora 5 ordu eta 30min
BOOK NOW

OHAR OROKORRAK

  • Trapagarango belodromoa da Alirón Parkearen informazio gunea, eta ibilbideen irteera eta helmugen erreferentzia lekua (Mendi-ibilien 4. Ibilbidearen kasuan izan ezik, Zugaztietan hasten baita).
  • Belodromoaren kanpoko perimetroan hainbat aparkaleku daude.
  • Kilometroen eta desnibelaren zifrak desberdinak izan daitezke erabiltzen den gailuaren eta nabigazio- plataformaren arabera (Wikilock, Strava eta Komoot).
  • Gogoratu itxita utzi behar dituzula ibilbidean zehar aurkitzen dituzun ate edo hesi guztiak.
  • Zaindu ingurumena eta ez utzi hondakinik igarotzen dituzun lekuetatik.
  • Funikularraren ordutegia: Igoerak eta jaitsierak ordu erdioro (puntuan eta erdietan). Bidaia bakoitzak 12 minutu irauten du.

BIZIKLETENTZAKO BERARIAZKO OHARRAK

  • Oinezkoentzako bakarrik diren tarteetan, txirrindulariek eskuan eraman beharko dute bizikleta, eta ez dira haren gainean ibiliko.
  • Oinezkoekin partekatzen diren tarteetan errail paralelotik ibili beharko dira, abiadura txikian eta segurtasun tartea gordez.
  • Funikularraren bidaia bakoitzean gehienez 6/8 bizikleta eraman daitezke. Oinezkoek lehentasuna dute bizikletekiko, hortaz, jende asko biltzen den uneetan (asteburu eta jaiegun goizetan) baliteke txirrindulariek hurrengo txandara itxaron behar izatea. Funikularra hartuko baduzu, aukera ezazu jende gutxi dabilen ordu-tarte bat.