Overview

Inguruan zeuden egur-ustiapenengatik eta eskualdeko burdin meategiengatik jarri zaio izen hori ibilbideari.

Deskribapena eta interes guneak

Hasteko, Mendibil mendirako bidea hartuko dugu. Haren gailurrean dagoen komunikazio-dorretik Trapagarango Udal hilerrira joango gara, eta trial egiteko gune zail batetik igaroz, beste mendi-gune batera jaitsiko gara. El Tojon gaude, eta tarte batez zur-ustiapenerako diren basoetatik igoko gara. La Arenako (22 km.) pista-gurutzera heltzean adi begiratu behar da GPS-a. Geroago itzuliko garen trackaren lerroa gurutzatzea besterik ez dugu egin behar.

El Sauco, aintzinako meatzari kokaguneraino jarraituko dugu. Ondoren Peña Pastoresko iturburua dago. Urallaga kobazulotik (Madalena) igaroko gara gelditu gabe, eta sekulako arrail natural batzuk zeharkatuko ditugu, zeinetatik burdina ateratzen baitzen, baseliza zaharraren aurrietara heldu arte. La Arenako bidegurutzera itzuliko gara. Menditik aterako gara Peñas Negrasko interpretazio zentrotik, Zugaztietara bidean.
Trapagaranerako jaitsiera nahiko erraza da Alemanen meategiko aztarna industrialetatik joanda.

Eguraldia eta oharrak

Eguraldi egonkorrarekin %100ean ibil daiteke bizikletaz ibilbide honetatik. Euria denean maila fisikoa eta teknikoa areagotu egiten da. Lorzoru biguna eta hezea, Saucoko haitz-tartearekin konbinatuta.

Ibilbidearen goiko aldean (22 kilometrotik 30era), Saucoko begizta egiten da. “Aukera laburrean” ez dira 8 kilometro horiek egiten, baina pena da hortik ez igarotzea, interes kultural handiko gunea baita.

Estekak

Informazioa

  • Ibilbide mota BTT | Mountain Bike
  • Zailtasun teknikoa Ertaina-Handia
  • Zailtasun fisikoa Ertaina-Handia
  • Luzera Guztira: 44 Km. Aukera laburra: 36 Km.
  • Desnibel positiboa Guztira: 1.300m
  • Gutxi gorabeherako denbora 3 ordu eta 45min.
BOOK NOW

OHAR OROKORRAK

  • Trapagarango belodromoa da Alirón Parkearen informazio gunea, eta ibilbideen irteera eta helmugen erreferentzia lekua (Mendi-ibilien 4. Ibilbidearen kasuan izan ezik, Zugaztietan hasten baita).
  • Belodromoaren kanpoko perimetroan hainbat aparkaleku daude.
  • Kilometroen eta desnibelaren zifrak desberdinak izan daitezke erabiltzen den gailuaren eta nabigazio- plataformaren arabera (Wikilock, Strava eta Komoot).
  • Gogoratu itxita utzi behar dituzula ibilbidean zehar aurkitzen dituzun ate edo hesi guztiak.
  • Zaindu ingurumena eta ez utzi hondakinik igarotzen dituzun lekuetatik.
  • Funikularraren ordutegia: Igoerak eta jaitsierak ordu erdioro (puntuan eta erdietan). Bidaia bakoitzak 12 minutu irauten du.

BIZIKLETENTZAKO BERARIAZKO OHARRAK

  • Oinezkoentzako bakarrik diren tarteetan, txirrindulariek eskuan eraman beharko dute bizikleta, eta ez dira haren gainean ibiliko.
  • Oinezkoekin partekatzen diren tarteetan errail paralelotik ibili beharko dira, abiadura txikian eta segurtasun tartea gordez.
  • Funikularraren bidaia bakoitzean gehienez 6/8 bizikleta eraman daitezke. Oinezkoek lehentasuna dute bizikletekiko, hortaz, jende asko biltzen den uneetan (asteburu eta jaiegun goizetan) baliteke txirrindulariek hurrengo txandara itxaron behar izatea. Funikularra hartuko baduzu, aukera ezazu jende gutxi dabilen ordu-tarte bat.