Overview

Goi mailako BTT ibilbidea da. Trapagarango BTT martxa herrikoi ospetsuaren izena darama gure ibilbideak. Hala ere, ibilbide honen trazatua ez da probaren egunekoa, sarriago erabiltzen diren beste bide batzuetara moldatua baizik.

Deskribapena eta interes guneak

Hasteko, Mendibil mendiaren gailurrera igoko gara. Eta gero Larreineta auzora jaitsi Putzuak zeharkatuz. Meaztegi golf zelaiaren ondo-ondotik ibiliko gara, eta ondoren, zementu marraztuzko igoera bat hartuko dugu Peñas Negras interpretazio zentroraino.

Pista nagusietatik jarraituko dugu mendiaren goikoaldetik El Saucoraino. Tracka jarraituz gero, bizikletatik jaitsi beharko gara harrizko arku berezi baten azpitik igarotzeko. Laster helduko gara La Arenako baso-pisten bidegurutzera.

Ibilbideak lurzoru bigun eta desnibel leuneko bideetatik jarraitzen du haren gunerik garaienera heldu arte, hain zuzen ere, Ganeran eta Gasteran mendien arteko lepora iritsi arte. Zuloz betetako pista batetik hasiko gara jaisten, eta 26 kilometroan zehazki hasten delarik El Tojoko jaitsiera ezaguna, “enduro” zaleentzako paradisua. Gomendagarria da zela-tutu teleskopikoa eta neumatiko onak eramatea.

Kontuz kalanbreekin Mendibil mendirako azken igoeran eta Peñamorara jaisteko lehenengo metroetan, Trapagarango norazkoan.

Clima y observaciones

Suelo blando y húmedo. No recomendable en época de lluvias por acumulación de barro. Pasos estrechos con zarzas y maleza forestal, recomendables prendas gruesas.

Ruta con exigencia técnica.

Enlaces

Informazioa

  • Ibilbide mota BTT | Mountain Bike
  • Zailtasun teknikoa Handia-Oso handia
  • Zailtasun fisikoa Handia
  • Luzera Guztira: 49 Km
  • Desnibel positiboa Guztira: 1.600m
  • Gutxi gorabeherako denbora 4 ordu eta 30min
BOOK NOW

OHAR OROKORRAK

  • Trapagarango belodromoa da Alirón Parkearen informazio gunea, eta ibilbideen irteera eta helmugen erreferentzia lekua (Mendi-ibilien 4. Ibilbidearen kasuan izan ezik, Zugaztietan hasten baita).
  • Belodromoaren kanpoko perimetroan hainbat aparkaleku daude.
  • Kilometroen eta desnibelaren zifrak desberdinak izan daitezke erabiltzen den gailuaren eta nabigazio- plataformaren arabera (Wikilock, Strava eta Komoot).
  • Gogoratu itxita utzi behar dituzula ibilbidean zehar aurkitzen dituzun ate edo hesi guztiak.
  • Zaindu ingurumena eta ez utzi hondakinik igarotzen dituzun lekuetatik.
  • Funikularraren ordutegia: Igoerak eta jaitsierak ordu erdioro (puntuan eta erdietan). Bidaia bakoitzak 12 minutu irauten du.

BIZIKLETENTZAKO BERARIAZKO OHARRAK

  • Oinezkoentzako bakarrik diren tarteetan, txirrindulariek eskuan eraman beharko dute bizikleta, eta ez dira haren gainean ibiliko.
  • Oinezkoekin partekatzen diren tarteetan errail paralelotik ibili beharko dira, abiadura txikian eta segurtasun tartea gordez.
  • Funikularraren bidaia bakoitzean gehienez 6/8 bizikleta eraman daitezke. Oinezkoek lehentasuna dute bizikletekiko, hortaz, jende asko biltzen den uneetan (asteburu eta jaiegun goizetan) baliteke txirrindulariek hurrengo txandara itxaron behar izatea. Funikularra hartuko baduzu, aukera ezazu jende gutxi dabilen ordu-tarte bat.