Funicularra
Overview
Larreinetako funikularra (Trapagaran) alternatiba paregabea da gure tracken desnibel metatua gutxitzeko. Garraiobide horrek Trapagarango hirigunea eta meatzari jatorriko goiko auzoak lotzen ditu.
Hasieran, 1926 urtean, Larreinetako funikularra merkantziak garraiatzeko eta Zugaztietako meatzalde menditsurako bide bat zabaltzeko eraiki zen. Gaur egun, alde horretako etxebizitzetara heltzeko garraiobide ezinbestekoa izateaz gain, Trapagaranen sustapen turistikorako funtsezkoa da funikularra. Izan ere, funikularretik dauden ikuspegiak zoragarriak dira: Abrako badia, mendi maldak, antzinako meategietako hondakindegiak… eta Larreinetako gainera heltzean, Bilboko ikuspegiak, itsasadarra, itsasoa, baserriak… ikus daitezke.
Funikularra bera, besterik gabe, ikusgarria da kokatuta dagoen gune naturalagatik, bere trazatu bereziagatik (1.198 metro egiten ditu 10 minututan) eta bere plataforma horizontalagatik, Europa osoko funikularretatik mota horretako bakarra delako. Izan ere, 2014ko uztailean Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuten funikularra, eta horrek berariazko babes maila ematen dio bere kontserbazioa zaintzeko.
Funikularraren goiko geltokitik, hau da, Larreinetatik kilometro batera edo Zugaztieta dago eta handik kilometro erdira, Peñas Negrasko Interpretazio Zentroa. Erakunde honek balizaturiko bideetatik ibiltzean, aspaldian itxitako antzinako meategien aztarnak antzeman daitezke, denboraren poderioz antzira ikusgarri bihurtu direnak, hala nola “El Negro” edo “Ostion” putzuak, eta naturaz goza dezakegu haien inguruan dauden guneetan.
Larrainetako funikularra, Euskotrenek kudeatuak, bi eginkizun ditu: alde batetik goiko aldeko egoiliarrentzako garraio publikoa izatea, eta bestetik, Trapagaranentzako erreklamo turistiko izatea.
Informazioa
- Kokagunea Funikular Kalea, 30 48510 Trapagaran Bizkaia
- Ordutegia PDFa deskargatu
- Kontaktua Telefonoa: 944 333 333 Emaila: attcliente@euskotren.eus Web: www.euskotren.eus
Beste zerbitzu batzuk
GastronomiaZerbitzuak
- PDFa deskargatu -> Non jan
- Merkataritza ordutegia
- PDFa deskargatu -> Non jan
Tailer EspezializatuakZerbitzuak
- Ciclos Hierro Maiatzaren Lehena etorb., 36 | 48510 Trapagaran TrapagaBike Funikular k. 2 | 48510 Trapagaran
- Merkataritza ordutegia
- Ciclos Hierro: 944 92 17 02 TrapagaBike: 946 52 33 82
FunicularraZerbitzuak
- Funikular Kalea, 30 48510 Trapagaran Bizkaia
- PDFa deskargatu
- Telefonoa: 944 333 333 Emaila: attcliente@euskotren.eus Web: www.euskotren.eus
Mekanika guneaZerbitzuak
- 1. gunea: Udal belodromoaren sarrerako kanpoko aldea. Ramón Rubial k. z.g. 2. gunea: Zugaztietako autobus geltokia
- 24 ordu
- Emaila: info@alironparkea.com
Bizikleten GarbiguneaZerbitzuak
- Udal belodromoaren kanpoko aldea. Ramón Rubial k. z.g. 48510 Trapagaran
- 24 ordu
- Emaila: info@alironparkea.com
Alirón Parkea zentroaZerbitzuak
- Udal belodromoa. Ramón Rubial z.g. 48510 Trapagaran
- UDABERRIA-UDA > Ostirala: 15:30 - 20:30 h. > Larunbata: 8:30 - 14:30 h. // 17:00 - 20:00 h. > Igandea: 8:30 - 14:30 h. // 17:00 - 20:00 h. UDAZKENA-NEGUA > Ostirala: 15:30 - 20:30 h. > Larunbata: 8:30 - 14:30 h. > Igandea: 8:30 - 14:30 h.
- Emaila: info@alironparkea.com