Overview

 

MENDI-IBILIA | TRAIL-RUNNING egin daiteke

Askotariko bideak.

Deskribapena eta interes guneak

Goiko Auzoak izeneko ibilbidea hasteko funikularra hartuko dugu udalerriaren goiko aldera igotzeko. Larreinetatik, Trapagarango goiko aldeko lehenengo auzotik, errepideak pendiz handia hartzen dut Barrio Nuevora iristeko, hots, meatze-jatorrizko bigarren auzo garaira. Bideak Mendibil mendiraino igotzen jarraitzen du. Haren gailurra trackaren gunerik garaiena da eta han dagoen telekomunikazio dorreari “Pirulia” deitzen dio jendeak. Dorrearen atzeko aldean mendizaleentzako postontzia aurkituko dugu. Bidetik jarraituta, Trapagarango udal hilerriaren aurretik igaroko gara, Trapagarango hirugarren auzo garaia den Zugaztietako goiko aldean kokatua. Baina auzoaren erdigunera jaitsi baino lehen, bidea jarraituko dugu Peñas Negras / Ekoetxea interpretazio zentrora heldu arte. Hemendik muinoa igoko dugu “Labirintoa” ikusi ahal izateko, hots, meategien ustiapenaren ondoriozko bitxikeria geologikoa. Labirintoaren ostean, bidea leundu egiten da Zugaztietaraino. Auzoaren erdiguneko plazatik zeharkatuko dugu hirigunea. Oraindik Larrainetara itzultzea geratzen zaigu putzuetatik igaroz, gune natural oso bitxia eta meatze-historia luzekoa.

Eguraldia eta oharrak

Urte osoan egin daiteke.

Fisikoki gogorrenak diren guneak hasierakoak dira.

 

Estekak

Informazioa

  • Ibilbide mota Mendi ibilia | Trail Running
  • Zailtasun teknikoa Ertaina
  • Zailtasun fisikoa Ertaina
  • Luzera Guztira: 16km. Funikularrez: 2,4km / Oinez: 13,6km
  • Desnibel positiboa Guztira: 530m. Funikularrez: 340m. / Oinez: 410m.
  • Gutxi gorabeherako denbora Mendi Ibilia: 3 ordu 45min. / Trail-running: 2 ordu 15min. (funikularra barne)
BOOK NOW

OHAR OROKORRAK

  • Trapagarango belodromoa da Alirón Parkearen informazio gunea, eta ibilbideen irteera eta helmugen erreferentzia lekua (Mendi-ibilien 4. Ibilbidearen kasuan izan ezik, Zugaztietan hasten baita).
  • Belodromoaren kanpoko perimetroan hainbat aparkaleku daude.
  • Kilometroen eta desnibelaren zifrak desberdinak izan daitezke erabiltzen den gailuaren eta nabigazio- plataformaren arabera (Wikilock, Strava eta Komoot).
  • Gogoratu itxita utzi behar dituzula ibilbidean zehar aurkitzen dituzun ate edo hesi guztiak.
  • Zaindu ingurumena eta ez utzi hondakinik igarotzen dituzun lekuetatik.
  • Funikularraren ordutegia: Igoerak eta jaitsierak ordu erdioro (puntuan eta erdietan). Bidaia bakoitzak 12 minutu irauten du.

BIZIKLETENTZAKO BERARIAZKO OHARRAK

  • Oinezkoentzako bakarrik diren tarteetan, txirrindulariek eskuan eraman beharko dute bizikleta, eta ez dira haren gainean ibiliko.
  • Oinezkoekin partekatzen diren tarteetan errail paralelotik ibili beharko dira, abiadura txikian eta segurtasun tartea gordez.
  • Funikularraren bidaia bakoitzean gehienez 6/8 bizikleta eraman daitezke. Oinezkoek lehentasuna dute bizikletekiko, hortaz, jende asko biltzen den uneetan (asteburu eta jaiegun goizetan) baliteke txirrindulariek hurrengo txandara itxaron behar izatea. Funikularra hartuko baduzu, aukera ezazu jende gutxi dabilen ordu-tarte bat.