Overview

 

Zailtasun teknikorik gabeko BTT ibilbidea, Alirón Parkearen mendebalderago dauden mendietara iristen dena.

Deskribapena eta interes guneak

Irten ondoren, tarte bat funikularrez egiteko aukera izango dugu. Aukera labur honek (29 km) zailtasun fisikoa arintzen du.

Bizikletaz igotzen bagara, lehenengo metroetan tartekatu egingo ditugu errepidea eta Orconerako bidegorria, amaieran Matamorosko pista hartuko dugularik. Zugaztietatik gora leunago igotzen da ibilbidea: lehenengo, Peñas Negrasko interpretazio zentrora doan errepidetik, eta gero, La Arenako bidegurutzera igotzen den basa-pistatik. Hemen bat egiten dute Ezkerraldeko biotopoaren arteria liratekeen zenbait pistak. Gure ibilbideak mendiaren mendebalderagoko aldera eramango gaitu. Jaitsiera hasi baino lehen Peña Rasako ikustegira joan behar dugu, derrigorrez bisitatu behar den gunea baita Enkarterrietako ikuspegiez gozatzeko. Jaitsierako hurrengo kilometroak errazagoak dira. Bihurgune itxian Manzanal auzora desbideratuko gara. Hurrengo kilometroak gora eta beherakoak dira, asfalto, zementu, legar eta lurrezko zorutik, hots “izterrak hausteko” moduko bidetik, Triano meatzari auzo zaharreraino. Orain bihurgunez beteriko pista bat jaistea baino ez zaigu geratzen Trapagaranera heltzeko.

Eguraldia eta oharrak

Bizikletaz egin daiteke urte osoan zehar. Kontuz haize-egunetan Peña Rasako ikustegian. “Haize-babesa” eramatea gomendatzen da jaitsierarako.

Funikularrean igotzeko aukera dago, zailtasun fisikoa gutxitzeko.

Estekak

Informazioa

  • Ibilbide mota BTT | Mountain Bike
  • Zailtasun teknikoa Baxua
  • Zailtasun fisikoa Ertaina
  • Luzera Guztira: 33 Km. Funikularra hartzen bada: 29 Km
  • Desnibel positiboa Guztira: 910m. Funikularra hartzen bada: 540m
  • Gutxi gorabeherako denbora 3 ordu
BOOK NOW

OHAR OROKORRAK

  • Trapagarango belodromoa da Alirón Parkearen informazio gunea, eta ibilbideen irteera eta helmugen erreferentzia lekua (Mendi-ibilien 4. Ibilbidearen kasuan izan ezik, Zugaztietan hasten baita).
  • Belodromoaren kanpoko perimetroan hainbat aparkaleku daude.
  • Kilometroen eta desnibelaren zifrak desberdinak izan daitezke erabiltzen den gailuaren eta nabigazio- plataformaren arabera (Wikilock, Strava eta Komoot).
  • Gogoratu itxita utzi behar dituzula ibilbidean zehar aurkitzen dituzun ate edo hesi guztiak.
  • Zaindu ingurumena eta ez utzi hondakinik igarotzen dituzun lekuetatik.
  • Funikularraren ordutegia: Igoerak eta jaitsierak ordu erdioro (puntuan eta erdietan). Bidaia bakoitzak 12 minutu irauten du.

BIZIKLETENTZAKO BERARIAZKO OHARRAK

  • Oinezkoentzako bakarrik diren tarteetan, txirrindulariek eskuan eraman beharko dute bizikleta, eta ez dira haren gainean ibiliko.
  • Oinezkoekin partekatzen diren tarteetan errail paralelotik ibili beharko dira, abiadura txikian eta segurtasun tartea gordez.
  • Funikularraren bidaia bakoitzean gehienez 6/8 bizikleta eraman daitezke. Oinezkoek lehentasuna dute bizikletekiko, hortaz, jende asko biltzen den uneetan (asteburu eta jaiegun goizetan) baliteke txirrindulariek hurrengo txandara itxaron behar izatea. Funikularra hartuko baduzu, aukera ezazu jende gutxi dabilen ordu-tarte bat.