Overview

 

TRAIL-RUNNING | MENDI-IBILIA egiteko ere aproposa.

Erdi-mailako mendi ibilbidea da, desnibel handiak ditu eta oso paisaia desberdinak.

Deskribapena eta interes guneak

Trapagarango udal igerilekuen atzeko aldetik aterako gara igoera hasteko. Peña Moraren goikoaldean desnibela leundu egiten da. Bitarratxuko gailurretik lurraldeko ikuspegiak hobezinak dira. Tontorraren ostean pasabide zail bat dago, hezetasun eta landareriaz betea, Argalarioko zelaietako iturburura heltzeko. Azkenik Mendibil mendiaren gailurrera iritsiko gara, “piruli” izenez ezagutzen den telekomunikazio dorre ospetsuaren atzeko aldetik. Gune hau Burdin-Hobia izenez ezagutzen du jendeak eta gure ibilbidea, “Meategia” deitzen da horregatik. Leku horretatik hurbil, plano inklinatu bat dago, nondik, aspaldian meategietatik ateratako burdinaz betetako bagonetak ibiltzen baitziren. “Meategia” ibilbidetik urrunduko gara Loiolako urtegia ikusten den bidezidor batetik. Aldapa gogor baten ostean, errepide estu batera iritsiko gara, non erraz ikus daiteke pasabide zahar bat, harrizko bi murruren artean. Hemendik aurrera Zugaztietarantz egingo dugu, eta auzoa zeharkatu ondoren Artola mendira igoko gara, Matamorosko askaldegitik jaisteko eta putzuetatik igarotzeko. Larrainetaraino jarraitzea baino ez zaigu geratzen, funikularra hartuz oso eroso itzultzeko Trapagaraneraino.

Eguraldia eta oharrak

Ia-ia urte osoan egin daitekeen bidea da. Lurzoru mota oso desberdinak ditu, eta horrek zaildu egiten du erritmo konstantea eramatea.

Estekak

Informazioa

  • Ibilbide mota Trail Running | MENDI-IBILIA egiteko ere aproposa
  • Zailtasun teknikoa Handia-Ertaina
  • Zailtasun fisikoa Ertaina-Handia
  • Luzera Guztira: 18,5km. (funikularrez egiten den 1,2 km-ko jaitsiera barne)
  • Desnibel positiboa 840m
  • Gutxi gorabeherako denbora Trail-running: 2 ordu 45min. / Mendi-Ibilia: 4 ordu (funikularrez jaistea barne)
BOOK NOW

OHAR OROKORRAK

  • Trapagarango belodromoa da Alirón Parkearen informazio gunea, eta ibilbideen irteera eta helmugen erreferentzia lekua (Mendi-ibilien 4. Ibilbidearen kasuan izan ezik, Zugaztietan hasten baita).
  • Belodromoaren kanpoko perimetroan hainbat aparkaleku daude.
  • Kilometroen eta desnibelaren zifrak desberdinak izan daitezke erabiltzen den gailuaren eta nabigazio- plataformaren arabera (Wikilock, Strava eta Komoot).
  • Gogoratu itxita utzi behar dituzula ibilbidean zehar aurkitzen dituzun ate edo hesi guztiak.
  • Zaindu ingurumena eta ez utzi hondakinik igarotzen dituzun lekuetatik.
  • Funikularraren ordutegia: Igoerak eta jaitsierak ordu erdioro (puntuan eta erdietan). Bidaia bakoitzak 12 minutu irauten du.

BIZIKLETENTZAKO BERARIAZKO OHARRAK

  • Oinezkoentzako bakarrik diren tarteetan, txirrindulariek eskuan eraman beharko dute bizikleta, eta ez dira haren gainean ibiliko.
  • Oinezkoekin partekatzen diren tarteetan errail paralelotik ibili beharko dira, abiadura txikian eta segurtasun tartea gordez.
  • Funikularraren bidaia bakoitzean gehienez 6/8 bizikleta eraman daitezke. Oinezkoek lehentasuna dute bizikletekiko, hortaz, jende asko biltzen den uneetan (asteburu eta jaiegun goizetan) baliteke txirrindulariek hurrengo txandara itxaron behar izatea. Funikularra hartuko baduzu, aukera ezazu jende gutxi dabilen ordu-tarte bat.