Overview

 

TRAIL-RUNNINGA. MENDI-IBILIA ere egin daiteke.
Eskualdeko mendi nagusietara igotzen da, gure meategi historikoen aztarnetatik igaroz.

Deskribapena eta interes guneak

Goiko aldeko Zugaztieta auzotik hasiko gara eta Peñas Negras / Ekoetxea interpretazio zentrorantz joko dugu. Ibilbideak mendietara garamatza Ezkerraldeko biotopoaren etorbide nagusitzat har daitekeen pista zabal batetik. Laster ekingo diegu lehenengo mendi-tontorrei: Pico Mayor (742m), El Cuadro (715m) eta Peña Pastores (673m). Zelai berde batzuetatik Peña Pastoresko iturburura hurbilduko gara. Hemendik aurrera El Sauco inguruan sartuko gara, non El Sauco kobazuloa aurkituko dugun, Dolores meategiko antzinako meatzari-kokagunea igaro eta gero, hain zuzen ere. Harrizko arku bitxi baten azpitik aterako gara eta Obietako haitza zeharkatzen duen mehargunetik igaroko. La Arenako pista nagusien bidegurutzera itzuliko gara. Laster iritsiko gara Pico Menorera (728m). Hurrengo mendi-tontorra inondik ere ikusgarria da: Ganeran mendia (823 m). Ibilbidea tontorretatik aldentzen da sigi-sagan jaitsiz desnibel gutxiko pista estuetatik. Gune honetan estaldura gutxi dago GPSarentzat eta adi egon behar da tracketik ez ateratzeko. Jaitsiera amaituta, berriro igoko gara Trapagarango udal hilerrira. Zugaztietara jaistea baino ez zaigu geratzen ikuilu eta kalezulo artetik.

Eguraldia eta oharrak

Urte osoan egin daiteke, neguan elurrarekin izan ezik.

Zortzi baten itxura du. Lehenengo bihurgunea teknikoena da eta interes handia du kultura eta paisaiaren aldetik. Bigarren zatian baso zerratu eta pendiz leunagoetatik igaroko gara.

Estekak

Informazioa

  • Ibilbide mota Trail Running | Mendi-Ibilia egiteko ere aproposa
  • Zailtasun teknikoa Ertaina
  • Zailtasun fisikoa Handia
  • Luzera Guztira: 22 Km. Aukera laburrak: 14km eta 16km
  • Desnibel positiboa 980m
  • Gutxi gorabeherako denbora Trail-running: 3 ordu eta 15min. / Mendi-Ibilia: 5 ordu
BOOK NOW

OHAR OROKORRAK

  • Trapagarango belodromoa da Alirón Parkearen informazio gunea, eta ibilbideen irteera eta helmugen erreferentzia lekua (Mendi-ibilien 4. Ibilbidearen kasuan izan ezik, Zugaztietan hasten baita).
  • Belodromoaren kanpoko perimetroan hainbat aparkaleku daude.
  • Kilometroen eta desnibelaren zifrak desberdinak izan daitezke erabiltzen den gailuaren eta nabigazio- plataformaren arabera (Wikilock, Strava eta Komoot).
  • Gogoratu itxita utzi behar dituzula ibilbidean zehar aurkitzen dituzun ate edo hesi guztiak.
  • Zaindu ingurumena eta ez utzi hondakinik igarotzen dituzun lekuetatik.
  • Funikularraren ordutegia: Igoerak eta jaitsierak ordu erdioro (puntuan eta erdietan). Bidaia bakoitzak 12 minutu irauten du.

BIZIKLETENTZAKO BERARIAZKO OHARRAK

  • Oinezkoentzako bakarrik diren tarteetan, txirrindulariek eskuan eraman beharko dute bizikleta, eta ez dira haren gainean ibiliko.
  • Oinezkoekin partekatzen diren tarteetan errail paralelotik ibili beharko dira, abiadura txikian eta segurtasun tartea gordez.
  • Funikularraren bidaia bakoitzean gehienez 6/8 bizikleta eraman daitezke. Oinezkoek lehentasuna dute bizikletekiko, hortaz, jende asko biltzen den uneetan (asteburu eta jaiegun goizetan) baliteke txirrindulariek hurrengo txandara itxaron behar izatea. Funikularra hartuko baduzu, aukera ezazu jende gutxi dabilen ordu-tarte bat.