Overview

 

BTT ibilbide erraza. Funikularrean igotzeko aukera dago, pista entretenigarriak, trafikorik gabeko errepidea eta bidegorria.

Deskribapena eta interes guneak

Funikularrean igoko gara Larreineta auzora. Handik Bilbo Handiko ikuspegiak miretsi ahal izango ditugu, azpimarragarria delarik Abraren itsas-ikuspegia. Ibilbidearen arrapalarik gogorrenak Barrio Nuevo meatzari kokagune zaharrera eramango gaitu. Tontorrera iritsi baino lehen Argalarioko zelaiak ingurutuko ditugu, “Pirulia” erreferentziatzat hartuta. Lehenengo jaitsiera teknikoa komunikazio-dorre horren ostean dago, hain zuzen ere. Udal Hilerrira helduko gara, Zugaztieta auzoaren goiko aldean kokatua; goiko auzo horren erdigunera geroago jaitsiko gara. Lehenago Peñas Negras / Ekoetxea interpretazio zentroraino joango gara (informazio gunea eta kafetegia). Ondoren, Zugaztietara helduko gara. Nortasun bereziko bizigunea, bai horixe. Plazara sartzen bazara, atsenden har dezakezu, mokadu bat jan eta une atsegin bat igaro. Menditik jaitsi baino lehen, putzuetatik igarotzea gomendatzen dizuegu (Putzuak ibilbidean deskribatzen dira).

Eguraldia eta oharrak

Urte osoan egin daiteke bizikletaz. Haizea deserosoa izan daiteke “piruli”-aren inguruan.

Ezinbestekoa da mountainbikea erabiltzea; paseoko bizikletak edo antzekoak ez dute balio. Funikularrean egiten da desnibelaren zatirik handiena, eta horri esker, fisikoki erraztu egiten da ibilbidea.

Estekak

Informazioa

  • Ibilbide mota BTT | Mountain Bike
  • Zailtasun teknikoa Baxua / Ertaina
  • Zailtasun fisikoa Baxua
  • Luzera Guztira: 25 Km. Funikularrez: 1,2 Km / Bizikletaz: 23,8 Km
  • Desnibela Guztira: 780m. Funikularrez: 340 m / Bizikletaz: 440m
  • Gutxi gorabeherako denbora 2 ordu eta 15min. (funikularra barne)
BOOK NOW

OHAR OROKORRAK

  • Trapagarango belodromoa da Alirón Parkearen informazio gunea, eta ibilbideen irteera eta helmugen erreferentzia lekua (Mendi-ibilien 4. Ibilbidearen kasuan izan ezik, Zugaztietan hasten baita).
  • Belodromoaren kanpoko perimetroan hainbat aparkaleku daude.
  • Kilometroen eta desnibelaren zifrak desberdinak izan daitezke erabiltzen den gailuaren eta nabigazio- plataformaren arabera (Wikilock, Strava eta Komoot).
  • Gogoratu itxita utzi behar dituzula ibilbidean zehar aurkitzen dituzun ate edo hesi guztiak.
  • Zaindu ingurumena eta ez utzi hondakinik igarotzen dituzun lekuetatik.
  • Funikularraren ordutegia: Igoerak eta jaitsierak ordu erdioro (puntuan eta erdietan). Bidaia bakoitzak 12 minutu irauten du.

BIZIKLETENTZAKO BERARIAZKO OHARRAK

  • Oinezkoentzako bakarrik diren tarteetan, txirrindulariek eskuan eraman beharko dute bizikleta, eta ez dira haren gainean ibiliko.
  • Oinezkoekin partekatzen diren tarteetan errail paralelotik ibili beharko dira, abiadura txikian eta segurtasun tartea gordez.
  • Funikularraren bidaia bakoitzean gehienez 6/8 bizikleta eraman daitezke. Oinezkoek lehentasuna dute bizikletekiko, hortaz, jende asko biltzen den uneetan (asteburu eta jaiegun goizetan) baliteke txirrindulariek hurrengo txandara itxaron behar izatea. Funikularra hartuko baduzu, aukera ezazu jende gutxi dabilen ordu-tarte bat.