Putzuak

Overview

Dagoeneko I. mendean K.o. Plinio “Zaharrak” idazle militar erromatarrak mendi bat aipatu zuen Kantauri itsasoaren ondoan kokatua, oso-osorik burdinazkoa zena, Barrionuevo eta Zugaztietako goi auzoetan zegoena bezalakoa. Mendi hori desagertu egin zen mea erauztean aire zabaleko ustiategietan, batez ere 1876 – 1930 urte bitartean, meategietako jarduna joan den mendeko 80ko hamarkadara arte luzatu bazen ere.

XIX. mendearen amaieran hasi ziren, hain zuzen ere, lehergaiak erabiltzen aire zabaleko burdin-erauzte lanetan. Leherketak, batzuetan, maila freatikora heltzen ziren eta hori gertatzen zenean ponpekin xukatu behar zen ura lanean jarraitu ahal izateko. Mea-ustiaketa bertan behera utzi zenean, lurrazpiko ura azaleratu egin zen eta Zugaztietako putzuak sortu: Hostión, Blondis eta Parkotxa.

Hostión putzua handiena da, Mame, Carmen eta Orconera meategien lurrak hartzen ditu eta. Zugaztietatik hurbilen dagoena da. Haren izenaren inguruan badago istorio bat: gaztelaniaz ongi ez zekien langileburu euskaldun batek “yo dar hostión” esaten omen zuen ongi lan egiten ez zuten meatzariak mehatxatzeko.

Blondis putzua Orconera meategian dago. Bere izena XX. mendeko 30eko urteetan meategiaren hondotik mea igotzeko jarri zen “Blodín” garabitik dator. Geroago garabia kendu eta haren ordez plano inklinatu bat jarri zen, eta haren aztarnak putzuaren ondoan ikus daitezke.

Parkotxa putzuan, Barrionuevo azpian, Parcocha eta Unión meategiak daude. XX. mendeko 70 urteetan Larreinetako mea-ikuztegiko lohiak isurtzeko erabili zen eta hortik dator daukan kolore marroia.

Informazioa

  • title meta
BOOK NOW

Beste bisita batzuk

Arkitektura Zibila eta ErlijiosoaBisitak

Euskal Herriko Meatzaritza MuseoaBisitak

PutzuakBisitak

Meatzalde GoikoaBisitak

Zugaztieta eta PutzuakBisitak

Larreinetako FunikularraBisitak