Overview

 

Ibilbide erraza eta atsegina familiarekin egiteko. Desnibela eta zailtasun guztiak modu erosoan gainditzen dira funikularrari esker.

Deskribapena eta interes guneak

Zugaztietako putzuak dira track honen protagonistak.

Larreinetako geltokira heldu orduko, Zugaztietako putzuetarako bidea hartuko dugu. Aire zabaleko meategi zaharrak dira, haien ustiapena amaitu zenean lurrazpiko urez estalita geratu zirenak.

Lehenengo aurkitzen dugun putzua Parkotza izenekoa da, ondoren Blondis putzua dator eta azkenean, Ostion deritzon putzua. Ibilbidean zehar “Meatzalde Goikoa” eskultura-parkeaz gozatu dezakegu. Guillermo Olmo herriko artistaren ideia da eta ezaugarri bat partekatzen dute han erakusten diren artista desberdinen obrak: denak dira burdinazkoak.

Meaztegi golf zelaiaren ertzetik egingo dugu itzulera Matamorosko askaldegiraino. Larreinetara helduta funikularra hartuko dugu Trapagaraneraino.

Eguraldia eta oharrak

Urte osoan egin daiteke.

Lekurik ikusgarrienak ibilbidearen lehenengo erdian daude.

Estekak

Informazioa

  • Ibilbide mota Mendi Ibiliak | Trail Running
  • Zailtasun teknikoa Ertaina
  • Zailtasun fisikoa Ertaina
  • Luzera Guztira: 16km. Funikularrez: 2,4km / Oinez: 13,6km
  • Desnibel positiboa Guztira: 530m. Funikularrez: 340m. / Oinez: 410m.
  • Gutxi gorabeherako denbora Mendi-Ibilia: 3 ordu eta 45min / Trail-running: 2 ordu eta15min. (Funikularra barne)
BOOK NOW

OHAR OROKORRAK

  • Trapagarango belodromoa da Alirón Parkearen informazio gunea, eta ibilbideen irteera eta helmugen erreferentzia lekua (Mendi-ibilien 4. Ibilbidearen kasuan izan ezik, Zugaztietan hasten baita).
  • Belodromoaren kanpoko perimetroan hainbat aparkaleku daude.
  • Kilometroen eta desnibelaren zifrak desberdinak izan daitezke erabiltzen den gailuaren eta nabigazio- plataformaren arabera (Wikilock, Strava eta Komoot).
  • Gogoratu itxita utzi behar dituzula ibilbidean zehar aurkitzen dituzun ate edo hesi guztiak.
  • Zaindu ingurumena eta ez utzi hondakinik igarotzen dituzun lekuetatik.
  • Funikularraren ordutegia: Igoerak eta jaitsierak ordu erdioro (puntuan eta erdietan). Bidaia bakoitzak 12 minutu irauten du.

BIZIKLETENTZAKO BERARIAZKO OHARRAK

  • Oinezkoentzako bakarrik diren tarteetan, txirrindulariek eskuan eraman beharko dute bizikleta, eta ez dira haren gainean ibiliko.
  • Oinezkoekin partekatzen diren tarteetan errail paralelotik ibili beharko dira, abiadura txikian eta segurtasun tartea gordez.
  • Funikularraren bidaia bakoitzean gehienez 6/8 bizikleta eraman daitezke. Oinezkoek lehentasuna dute bizikletekiko, hortaz, jende asko biltzen den uneetan (asteburu eta jaiegun goizetan) baliteke txirrindulariek hurrengo txandara itxaron behar izatea. Funikularra hartuko baduzu, aukera ezazu jende gutxi dabilen ordu-tarte bat.