Alirón Parkea

Alirón Parkea Trapagaran, ia 300 km. meatzari arimarekin

Trapagarango Udaleko Kirol eta Turismo Sailak, Aire Norterekin batera, aurkezten du Alirón Parkea Trapagaran. Proiektu pozgarri honen bidez Meatzaldearen bihotza sustatu nahi da eta hark turismo aktiborako dituen ahalmen izugarriak ustiatu. Bere iragan meatzariagatik berezko nortasuna duen gune natural pribilegiatu honetan BTT, Train-running edo mendi-ibiliak egin daitezke.
Meatzari arimadun ibilbide hauetan Bizkaiko historia industriala sortu zen eskualdearen sustraiak ezagutuko dituzu.

9 track, zeinetan bermatuta baitago xehetasun handiko nabigazioa

Alirón Parkea Trapagaran plano birtual batean diseinaturiko 9 bideko sarea da. Ibilbideetan ez dago baliza fisikorik, baina ez da horregatik zailago bideok ezagutzea. Wikiloc, Komoot edo Strava bezalako plataformei esker modu erraz eta zehatzean ibil zaitezke haietatik. Smartphone, GPS edo ziklo konputagailu baten laguntzaz gure 9 proposamenetatik nabigatu ahal izango duzu.

Sar zaitez Alirón Parkearen profil ofizialean eta aukeratu zure abentura: